Oriamendiko gorpuak ez du indarkeria zantzurik
Herenegun Miramongo Oriamendi pasealekuan sastraka artean topatu zuten gorpuak ez du, hasiera batean, indarkeria zantzurik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Hildakoa nor den identifikatu gabe jarraitzen dute, baina gorpua pertsona heldu batena da.

