Euskal aktoreek euren egoera "itogarria" salatu dute Aquariumen
Esther Uria marrazoekin ibili da uretan, protesta gisa, eta kolektiboa
lan erreforma berriaren aurka azaldu da
«Antzerkiak bizi duen egoera itogarria» adierazteko, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna hautatu zuten atzo, hainbat euskal aktorek. Protesta gisa, Esther Uria aktorea Aquariumeko marrazoekin uretaratu zen, eta bertan John Malkovich aktorearen mezua erakutsi zuen; uretatik kanpo irakurri zuena. Beste testu bat ere irakurri zuen Kepa Errastik, eta aktoreak ere ez daudela lan erreforma berriarekin ados esan zuen: «Irregularitatea legala izatera igaroko da».


