Russian Red eta Love of Lesbian zuzenean izango dira Kutxa Kultur Festibalean
Zortzi talde indartsu ez ezik, bertako beste hamar talde ere izango dira Igeldoko jolas parkean
Iragarri dituzte dagoeneko Kutxa Kultur Festibalean zuzenean izango diren zazpi talde indartsu: Maximo Park, The Raveonettes, The Whip, Russian Red, The Horrors, Love of Lesbian eta Anari. Zortzigarren talde batek ere emango du kontzertua, baina logistika arazoengatik oraindik ezin izan dute bere izena esan antolatzaileek. Irailaren 7an eta 8an izango da jaialdia, Igeldoko jolas parkean, eta bi agertokitan banatuak egongo dira taldeak. Izan ere, gune nagusiaz gain, Kutxa Kultur agertokia ere jarriko dute, eta bertan, Kutxa Kultur Programarako hautatutako bertako hamar taldek joko dute. Bestalde, Igeldoko jolasak zabalik egongo dira, globo aerostatikoan ibiltzea egongo da, eta haurtzaindegi zerbitzua ere jarriko dute.
Sarrerak salgai daude, kutxasarrerak.com webgunean, 40 eurotan, baina kutxako bezero gazteek deskontuak izango dituzte.
Kutxa Kultur Festibaleko egitaraua
irailak 7, ostirala
- 18:00. Russian Red, featuring Belle & Sebastian.
- 19:40. The Whip.
- 21:20. The Raveonettes.
- 23:10. Maximo Park.
- Arratsaldean zehar: Alaia jatetxeko reggae hall picnic terraza, Revolutionary Brothersekin & Terraza Tropikala & talde lokalak Kutxa Kultur agertokian.
- 18:00. Anari.
- 19:40. (Oraindik argitzeko dagoen taldea).
- 21:20. Love of Lesbian.
- 23:10. The Horrors.
- Arratsaldean zehar. Alaia jatetxeko reggae hall picnic terraza, Revolutionary Brothersekin & Terraza Tropikala & talde lokalak Kutxa Kultur agertokian.