Erdialdean erosterik ez da
Erdialdea, denda gune nagusia, itxita dago ia erabat. Artzain Onaren eliza inguruko kafetegiek gaur ez dute ireki; Koldo Mitxelena liburutegiak eta, itxuraz, Correoseko bulegoak bezala.
Katedraletik Askatasunaren hiribidea bitarteko ostalari eta merkatari gehienek -kate handietakoek nahiz dendari txikiek- bat egin dute lan uztearekin. San Martin merkataritza gunea, adibidez, auzoko kaleak bezala, erdi hutsik dago. Protestatan parte hartzen ari direnek hartu dituzten kaleetan, aldiz, zarata da nagusi.
Askatasunaren hiribideko banketxeak, oro har, zabalik daude nahiz eta pertsiana jaitsita izan. Kutxabanken ere, lanean ari badira ere, eraikinen ateak itxita daude, eta segurtasuneko langilea atarian dago.

