Greba eguna da Donostian

Gauerdian, gaueko txandarekin batera, hasi da greba eguna Donostian eta Hego Euskal Herrian.  Momentuz, irratian eta telebistan eragina izaten ari da, Euskal Irrati Telebistako hedabideetako langileek ere bat egin baitute grebarekin, eta zerbitzu minimoak dituzte goizean goizetik. IRUTXULOKO HITZAk grebaren berri emango du, zuzenean, webgunearen bitartez. Auzoz auzo ibiliko dira egunkariko kazetariak, grebaren eragina ezagutzera emateko.
HITZAkide HITZAkide