Lanuztea eragina izaten ari da Aieteko eraikuntza eta hezkuntza sektoreetan
Aieten greba orokorrak eraikuntza lanak gelditu ditu. Oriamendi pasealekuaren hasieran egiten ari diren eraikuntzak dira horren adibide.
Bestalde, auzoko ikastetxeek, Eusko Jaurlaritzak jarritako irekitzeko baldintza bete dute; hala ere, nabarmena eraikin horietan dagoen jarduera murritza.
Kalean, aisialdi eta kirol gunetan ohi baino haur eta gazte gehiago ikus daitezke. Ostalaritzan, aldiz, hainbat lokalek pertsiana ireki dute.


