Udaletxean eta Aldundiaren Jauregian, "ia inor ez"

image Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin dute greba orokorrarekin. Ondorioz, gutxieneko zerbitzuak besterik ez dituzte emango gaur. Bi erakundeen egoitzetan herritar eta langile gutxi daude. Udaletxeko harrerako zerbitzuetan, lau udaltzain besterik ez daude. “Ia inor ez da etorri. Istilurik ez dugu izan. Lehen orduan, 09:00etan, pikete bat etorri da; baina besterik gabe joan dira”, azaldu dute udaltzainek. Egoera antzekoa da Aldundiaren Jauregian. Bertako segurtasun langileen hitzetan, “ez da gorabeherarik izan goizean zehar. Behar-beharrezko zerbitzua ematen ari gara, eta oso jende gutxi etotzen ari da”.
HITZAkide HITZAkide