Tximistarriko arroketan zauritutako gizon bat erreskatatu dute

Ertzaintzak helikopteroz salbatu behar izan zuen, atzo, Igeldoko arroketan zauritu zen gizon bat. Istripua atzo arratsaldeko 17:00ak inguruan gertatu zen, Tximistarri bidean paseoan zebilen 37 urteko laguna arroketara erortzean. Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu ziren bera erreskatatzera, baina orkatilan zauri irekia zuenez, helikopteroa eskatu behar izan zuten.  
HITZAkide HITZAkide