Giza Eskubideen Zinemaldirako hamar abonamenduren zozketa egingo du Gazteentzako Informazio Bulegoak

Donostiako Udaleko Gazteria sailak Giza Eskubideen X. Zinemaldirako 10 abonamenduren zozketa egingo du Gazte Informazioaren Europako Egunaren harira. Apirilaren 17an egin ohi da egun hori, “informazioak, berezko eskubidea izanik, duen funtsezko egitekoaz” ohartarazteko. Donostiako Udalaren Gazteentzako Informazio Bulegoak parte hartuko du Europako egun horretan. Hori dela eta, Giza Eskubideen X. Zinemaldirako 10 abonamenduen zozketa egingo du. Horiek eskuratzeko bi bide ezarri ditu. Apirilaren 17an Mari kalean dagoen egoitzara joan eta DonostiaGaztea buletinaren harpidetza egitea da zozketan parte hartzeko bideetako bat; bestea, berriz, Facebook bidez galdera erraz bati erantzutea da.
HITZAkide HITZAkide