Odon Elorzak Bildu kritikatu du Monpasko pasabidea eta Atotxako autobus geltokiaren proiektuak "geldituta" daudelako
PSE-EEko diputatuak, Odon Elorzak, udal gobernua kritikatu du “urtebetean ez duelako ezer ere egin”. Jada esleituta eta finantzatuta dauden bi proiektu dituela, Monpasko pasealekua eta Atotxako autobus geltokia, eta geldituta dituela adierazi du alkate ohiak. haren ustez, zentzugabekeria da.
udal bozeramaileei eskatu die udalbatzarrean proposamen bat aurkezteko eta behintzat Sagueseko lanak hasteko eskatzeko. Elorzaren ustez, Bilduren akats larria da, denbora galtzen ari dira.
PSE-EEko ordezkariak esan du PPk Espainiako aurrekontuetan aurreko legealdietan sinatutako konpromisoak bete ditzan lan egingo duela. Gipuzkoako PPren laguntza espero duela esan du, Gipuzkoako aurrekontuetarako ekarpenak mantendu ahal izateko.