Urko Menaia Txekian izango da
Joan den udan Ipar Amerikatik bira zabala egin zuen Urko Menaiak. AEBetako eta Kanadako bost estatutan kantatu zuen. Zuzeneko emanaldi haien ondoren Greziako iparraldeko herri txiki batean bizi izan da azken hilabeteetan, hurrengo diskorako kantuak egiten. Hurrengo apirilaren 26an Txekian izango da, Brno-ko Marasykova unibertsitatean. Euskarari eskainitako astearen barruan kantatuko du. Txekiar Errepublikara bidaiatu aurretik apirilaren 22an Pasai Antxoko Prost kafetegi berrian kontzertu bat emango du.