60.000 lagunek bisitatu dute Txillidaren erakusketa Hego Korean
Iazko urritik Eduardo Txillida artista donostiarraren bilduma bat izan da ikusgai Hego Koreako hainbat erakusketan gunetan: Seul, Incheon, Gwangjun eta Busan. Hirurogehi artelanez osatutako bilduma izanda, artistaren eskulturak, grabatuak, collageak eta beste hainbat pieza zeuden. Datuen arabera, interesa piztu du erakusketak, eta guztira, 60.000 bisitari erakarri ditu. Ez da Txillidaren obrak Hego Korean erakusten diren lehen aldia, 1995. urtean Seulen lehen erakusketa egin zuenetik.
Abuztuan hamar urte izango dira Txillida hil zela, eta haren omenezko hainbat ekitaldi egingo dituzte, Alemanian, Argentinan, Brasilen eta Kolonbian, erakusketak jarriz, besteak beste.