Anorexia umoretik kontatu du Teresa Calok
Anorexia gaixotasunari buruzko antzerki obra jaso du Marta ispiluaren aurrean liburuan
Jatorrizko lana gaztelerazkoa zen, eta Mitxel Murua izan da itzulpenaren arduraduna. Aktorea, antzerki zuzendaria eta gidoilaria da Calo, eta nerabeei zuzendua dago bere lan berria, umorearen arlotik joz. Hala ere, edonork irakurtzeko modukoa dela azpimarratu dute aurkezpenean. Aurrerago antzerkia bera taularatzeko asmoa du egileak, eskoletara zuzenduz.

