Donostiar bat hil da Iurretan, ordainlekuaren hormaren kontra jo ondoren
Biktima 50 urtekoa zen eta istripuaren lekuan bertan hil da
Berrogeita hamar urteko gizonezko bat hil egin da gaur goizaldean AP-8 autobidean, Iurreta (Bizkaia) parean gertatutako zirkulazio istripu batean. Ezbeharra 01:40an gertatu da. Ordu horretan, auto batek talka egin du ordainlekuaren babes-horma baten aurka, Donostiarako noranzkoan. Horren ondorioz, gidaria berehala hil egin da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

