Presoen eta iheslarien aldeko bertso saioa egingo dute igandean, Egian
Egin Dezagun Bidea dinamikako Egiako taldeak presoen eta iheslarien aldeko bertso saioa antolatu du iganderako. Egia kultur etxeko oholtzara Beñat eta Unai Gaztelumendi, Sustrai Kolina, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariak igoko dira, eta Iker Iriartek proposatutako gaiei jarriko dizkiete bertsoak. Emanaldia, 18:00etan hasiko da. Txartelak 10 eurotan salgai daude Egiako Beti Boga, Antxuene, Koskon, Katan eta Ilargi tabernetan; Parte Zaharreko Urka-Mendin eta Antiguako Antiguotarrak elkartearen egoitzan.


