Sei kontzertuk osatuko dute Musika Parkean ekimena
Aieten, Loiolan, Egian, Miramarren, Ulian eta Urgullen emanaldi filarmonikoak eskainiko dituzte
Musika Parkean egitasmoa, Donostia Kulturak eta Euskadiko Elkarte Filarmonikoak garatutako proiektua da. Helburu nagusia, parkeak kultur aisiarako leku gisa aldarrikatzea da, musika, gastronomia eta ingurumena uztartzen dituzten jardueren bidez. «Itsasoari gehiegi begiratzen dion, eta neurri batean, parkeak eta ibaia bezalako espazioak ahazten dituen hiriaren parkeak deskubritzean datza ekimena», diote antolatzaileek.
Horretarako, apirila eta iraila bitartean, hilean behin kontzertu bat antolatu dute hiriko parkeetan, askariarekin; baina jarduera batzuk guztiz lotu gabe daude oraindik: Apirilaren 28an, 14:30ean, Aieteko parkean, McEnroe taldearen kontzertua, Giza Eskubideen Zinemaldiaren harira; maiatzaren 26an, Loiolako Benartegin, Literaktum; ekainaren 30ean, Egiako parkean; uztailaren 18an, Miramar jauregian, Jazzaldiarekin loturako kontzertua; abuztuaren 25ean, Ulian, Musika Hamabostaldiaren barnean; eta irailaren 22an, Ugullen, Zinemaldiarekin lotutako emanaldia.
