Apirilaren 23tik 27ra Ibiltariaren XVIII. Astean murgilduko dira Intxaurrondon
Intxaurrondoko Ipar Haizea Elkartearen eta Donostia Kulturaren lankidetzaren ondorioa da Ibiltariaren Astea. Aurten, hemezortzigarren aldiz abiatuko da Intxaurrondoko ekimena, apirilaren 23tik 27ra egingo da.
Astearen helburu nagusia, errealitate ezberdinak gerturatzea izan da beti, gastronomia, musika, artea, argazkilaritza, ikus-entzunezkoak eta beste hainbat arloren bidez. Hala, munduan izandako hainbat gertakizun eta istorio Intxaurrondora gerturatzen saiatu dira urtero.
Aurten, Tigris Elkartearekin batera, bi jarduera antolatu dituzte, Kurdistan gaineko sei begirada erakusketa eta Manuel Martorell-ek Kurdistan: viaje al país prohibido hitzaldia. Jarduera guztiak Intxaurrondo Kultur Etxean egingo dituzte, 20.00etan, eta guztientzat doakoak izango dira.

