Harkaitz Cano eta Mikel Azpiroz Polonian ari dira euskal kulturaren aurkezpena egiten

Etxepare institutuaren ekimenez, hainbat artista egungo euskal kultura aurkezten ari dira Polonian. Ordezkari hauen artean Mikel Azpiroz musikaria eta Harkaitz Cano idazle donostiarrak daude. Euskal kultura sustatzea helburu duen Etxepareko arduradunek azaldu dutenez, Jabier Muguruzak eta Mikel Azpirozek Czuly Barbazyncan, Varsoviako lehen liburudendan, atzo eskaini zuten kontzertuak arrakasta handia izan zuen. Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi idazleek, berriz, bi poesia irakurketa egin zituzten atzo hiri horretan ere; Varsoviako unibertsitatean lehena, eta Poloniako hiriburuan dagoen Cervantes institutuaren egoitzan bestea.
HITZAkide HITZAkide