Urko Menaiak Txekian barrena zabalduko du bere ahotsa apirilean
Brnoko Marasykova unibertsitateak euskarari eskainitako astearen barnean izango da musikaria
Txekian izango da Urko Menaia abeslari donostiarra, Brnoko Marasykova unibertsitatean, apirilaren 26an. Zehazki, unibertsitate horrek apirilaren 23tik 27ra euskarari eskainitako astearen barruan kantatuko du. Hori bai, Txekiar Errepublikara bidaiatu aurretik, igande honetan, Pasai Antxoko Prost kafetegi berrian kontzertua eskainiko du Menaiak.
Iazko udan Ipar Amerikatik bira zabala egin zuen Donostiako bakarlariak; hala, Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako bost estatutan kantatu zuen. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, Grezia iparraldeko herri txiki batean bizi izan da azken hilabeteetan, bere hurrengo diskorako kantuak sortzen.