Jakiundek zuzendaritza berria aukeratuko du ostiralean
Miramar Jauregian egoitza duen Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren akademiak presidente berria izendatzeko bilkura egingo du bihar. Pedro Migel Etxenike fisikaria nork ordezkatuko duen eta organo betearazlea den Mahaiko karguak erabakiko dituzte. Horrekin batera, hamabi kide oso berri aukeratuko dituzte: Enpresaren alorreko bat, Natur Zientzia eta Medikuntzako bost eta Humanitateen, Arteen eta Gizarte Zientzien alorreko sei. Jakiunde 2007ko urrian aholkularitza erakunde gisa sortu zen Eusko Ikaskuntzaren ekimenez, gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburuarekin.