Itsasoa haserre esnatu da
- Pasealeku Berria, itxita. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
- Groseko espigoia.
- Jendea Salamanka pasealekuan, olatuei begira.
Pasealeku Berria eta espigoia itxi dituzte
Olatuek goizeko lehen orduetan jo dute gogorren kostaldea, baina oraindik itsasoa zakar dago, eta olatu handiak daude. Pasealeku Berria itxita dago autoentzako eta oinezkoentzako. Soilik Parma hoteleraino iritsi daitezke. Zurriolako espigoia ere itxita dago. Hondartzan soilik surflari talde bat ausartu da uretan sartzen. Olatuek ekarritako zabor pila ikus daiteke hondartzan.





