Jose Luis Olaizola idazleak Troa literatur saria irabazi du
Gizarte hobea lortzeko eta pertsona hobeak izaten laguntzen duen literatura saritzen dute Troa sariek. Jose Luis Olaizolak (Donostia, 1927) eskuratu du aurtengo sari nagusia, La niña del arrozal lanagatik. Haur prostituzioari buruzko obra da, eta Maite Castillo epaimahaikidearen ustez, Olaizolaren lanak haur prostituzioa salatu egiten du, eta haren aurka egitearen garrantzia azpimarratzen du.
Somos Uno gobernuz kanpoko erakundeko presidentea da Olaizola; eta elkarteak Tailandian lan egiten du haur prostituzioaren aurka. Dagoeneko hainbat sari eskuratuak ditu Olaizolak; Sevillako Ateneo saria (1976), Planicio obrarengatik; Barco de Vapor Saria (1982) Cucho liburuarengatik; eta Planeta Saria (1983) La guerra del general Escobar-egatik. Troa Literatur Sariak ekainaren 7an banatuko dituzte.