Soul musikak emango dio Jazzaldiari hasiera
Jazz Band Ball festak doako zortzi kontzertu izango ditu Kursaaleko terrazetan eta Zurriola hondartzan
Uztailaren 19an hasiko da Jazzaldiaren 47. ekitaldia. Jazz Band Ball festak inauguratu ohi du jaialdia, eta aurten, antolatzaileek jakinarazi dutenez, soul musikarekin ekingo diote. Hala, Zurriola hondartzan eta Kursaaleko terrazetan doako zortzi kontzertu bilduko ditu festak, soul musikari loturiko hainbat talderen emanaldiekin. Alabama Shakes, Sharon Jones & The Dap-Kings, The Excitements eta Dayna Kurtz izango dira besteak beste. Euskal musikariek ere izango dute tartea Jazz Band Ballean. Bertan parte hartuko dute Travellin’ Brothers Big Bandek, Javi P3z doonostiarraren Triz3ps taldeak, eta Nevermind Triok, Julen Izarrarekin.
Jazzaldia: Uztailak 19
- Agertoki Berdea (Sarrera doan). -21:30ean, Alabama Shakes. -24:30ean, Sharon Jones & The Dap-Kings.
- Frigo Gunea (Sarrera doan). -20:00etan, Travellin’ Brothers Big Band. -23:00etan, The Excitements
- Heineken Terraza (Sarrera doan) -20:00etan, Triz3ps. -23:00etan, Dayna Kurtz
- Coca-Cola Gunea (Sarrera doan). -20:00etan, Juan Zelada. -23:00etan, Nevermind Trio + Julen Izarra.

