Itsaso zakarrak eta haizeak ez dute arazo larririk eragin

Enbor, plastiko eta gainerako zaborrez beteriko hondartzak eta aterki azpian, gune arriskutsuetatik urrun, ikusteko ikuskizuna. Horixe da olatuek egunotan utzi duten oparia.

Olaturik gogorrenak atzo goizalderako espero ziren eta, iragarri bezala, indartsu iritsi ziren kostaldera; hala ere, ez zuten arazo larririk eragin. Ezbeharrik gerta ez dadin, larrialdi zerbitzuek arretaz zaindu dituzte bazterrak. Era berean, Pasealeku Berria, Kursaaleko espigoia eta Haizearen Orrazia itxi zituzten.

Itsasoa baretzearekin bat, alerta laranja bertan behera utzi eta Pasealeku Berria, Kursaaleko espigoia eta Haizearen Orrazia berriz zabaldu dituzte.

Haizeak ere gogor jo du eta Mari kaleko moto ugari bota ditu. Mugikortasun Sailak motoak Parte Zaharretik ez ibiltzeko egokitu zuen Mari kaleko aparkalekua. Eragindako kalteez nor arduratuko den galdetu du PSE-EEk.

HITZAkide HITZAkide