Paco Letamendiak eta Harkaitz Zubirik liburu bana aurkeztu dute
Liburu bat baino gehiago idatziak ditu, baina hau da Paco Letamendiaren (Parte Zaharra, 1944) lehen eleberria: La mujer en la cueva. Aurkezpenean azaldutakoaren arabera, oso nobela beltza da, eta 1983ko Euskal Herrian oinarritua dago. Zehazki, GAL eta ETA erakundeez hitz egiten du istorioak, baina, politika baino gehiago dela azpimarratu zuten aurkezpenean.
Ramon Zubia ezker abertzaleko senataria da liburuko protagonista, eta baitu egingo dute. Jean Houtsa pertsonaiak ere zeresan handia emango du.
Krisiaren inguruan
Anaitasuna enpresa kinka larrian dago, eta larrintzen ari dira langileak. Krisi ekonomiko eta sozial garaian, krisi pertsonal eta intimoetan trabatu direnek ihes egin nahi diote porrot gordinari, kosta ahala kosta. Hori da Etxekalte nobelaren haria, Harkaitz Zubirik (Gros, 1977) idatzitakoa.
Bi liburuak salgai izango dira Liburuaren Eguneko Azokan. Lehenak 16 euro balio du, eta bigarrenak, 17’50 euro.

