Moda gipuzkoarrak Illunbe jantziko du maiatzaren 3an
Modaren diseinuan lanean ari diren artista gipuzkoarren lanari oihartzuna emateko ekitaldia antolatuko dute maiatzaren 3an Illunben. Joy Eslava diskotekan egingo dute ekitaldia. Desfilea 20:00etan hasiko da eta irekia izango da. Hurrengo egunean beste desfile bat egiteko asmoa zuten, azken orduan, ordea, bertan behera geratu da, sustatzaileetako batek egun horretako ekitaldiari emango zion babesa ezerezean utzi duelako.