Emakumezko bat atxilotu dute Donostian, etxe batean emakumeak sexualki esplotatzen zituelakoan
Espainiako Poliziak emakume bat atxilotu du Donostiako etxe batean, emakumeak sexualki esplotatzeagatik. Masaje etxea ustez prostituzio etxe gisa erabiltzen zuen. Atxilotutako emakumeak beste emakumeei sexu zerbitzuengatik lortutako dirua exijitzen zien. Ustez negozioaren arduraduna delakoan atxilotu zuten ostegunean.