Harkaitz Canok eta Aritz Gorrotxategik irabazi dute Kritikaren Saria
Errua, maitasuna, traizioa, indarkeria, gerra zikina eta, batez ere, adiskidetasuna jorratzen ditu Harkaitz Cano idazle donostiarrak Twist nobelan (Susa), laugarrena bere ibilbidean. Hariaz beste Aritz Gorrotxategiren hirugarren poesia liburua da. Horrez gain hiru eleberri ere idatzi ditu Groseko idazleak.
Iaz argitaratutako liburuen artean hautatu ditu Cano eta Gorrotxategiren lanak epaimahaiak. AECL Espainiako Literatur Kritikarien Ekarteko kide izaten dira sariketa honetako epaimahaikideak, eta aurtengo sariei dagozkien erabakiak atzo adostu eta jakinarazi zituzten, Sorian (Espainia).Iaz, Arantxa Urretabizkaia izan zen euskal narratibaren arloko irabazlea, 3 Mariak nobelarekin (Erein); poesiaren arlokoa, berriz, Miren Agur Meabe, Bitsa eskuetan lanarekin (Susa).

