Krystian Zimermanen kontzertua atzeratu dute
Maiatzaren 3rako zegoen programatuta Krystian Zimermanen kontzertua, Viktoria Eugenia Antzokian. Emanaldia, ordea, egunez aldatu egin dute, eta Zimermanen zaleek irailaren 17a arte itxaron beharko dute.
Orain arte erositako sarrerek iraileko kontzerturako balio dute. Hala ere, iraileko saiora joan ezin dutenei, edo joan nahi ez duenari, sarreren dirua itzuli egingo zaie. Era berean, Cultura Musical-eko bazkideek beren sarrera data berrirako gorde ahal izango dute. Sarreren dirua, erositako kanal beretik itzuliko da.