Miguelizek agur esan dio abenturari

Xabier Migueliz (Argazkia: EITB) Taldeak bateratu direnean agur esan behar izan dio Xabier Miguelizek ETB-2 telebista kateko “El conquistador del fin del mundo” lehiaketari. Patagoniatik Iguazura pasa dira parte hartzaileak, eta Argentinako iparraldeko herrialdean kanporatu dute 22 urteko gazte donostiarra. Faboritoetako batek, David Secok, kanporatu du, hain justu; Busturialdeko txirrindulari ohia gehiegitxo izan da Miguelizentzat, errekan gora, ur jauzien artean, egindako lehian. Aitonari dedikatu nahi zion irabazlearen ikurrina Miguelizek, baina, malko artean, ezinean, agur esan behar izan dio abenturari. Bere taldeko kapitain Lujanbiorekin ez da ondo eraman, ez eta bere taldekide gehienekin. Hala ere, bi proba gainditu ondoren, gai izan da lehiaketaren azken fasera heltzeko. Torrente pelikularen musikarekin agur esan diote, udaltzain lanetan ibilitakoa delako. Joan aurretik, Ibon irabaztea nahi duela esan du, eta Lobo eta David Seco faborito gisa jo ditu. Migueliz ez da oharkabean pasa, onerako eta txarrerako.  
HITZAkide HITZAkide