Reala larunbatean salbatuko da, Racingi irabazten badio
Lau berdinketa jarraian pilatu ditu Realak azken hilabetean
Igandean Villarreal-en aurka oztopoekin gainditu zuten partida, eta berdinketarekin konformatu behar izan zuten Realak. Atzokoa azken hilabetean pilatu duen laugarren berdinketa izan zen, eta lehen mailan jarraituko duen ziurtatzea gero eta gehiago luzatzen ari da.
Zaragoza eta Sportingi 9 puntu kentzeaz gain, gol aldea ere txuri urdinen aldekoa denez, Racingi irabazita lehen mailan mantentzeko helburua beteko luke Realak, Liga bukatzeko hiru jardunaldi falta zaizkionean.
Asteko lehen entrenamendua bihar egingo dute 16:00etan Zubietan. Hurrengo partidara begira, Demidovek ezin izango du jokatu, atzo 5. txartel horia ikusi zuelako. Mikel Gonzalezek ordezkatuko du larunbateko partidan.