Bilduk Monpasen pasabidea egiteko aukera ez galtzea nahiko luke PSE-EEk
Espainiako Gobernuak lanak abiarazteko 595.140 euroko ekarpena bideratu du 2012ko aurrekontuan
PSE-EEk Monpaseko pasabidearekin zer gertatuko den argitu nahi du. Ernesto Gascok azaldu duenaren arabera, Espainiako Gobernuak 595.140 euro bideratu ditu 2012ko aurrekontuan lanei ekiteko. Aukera horri ezin zaiola ihes egiten utzi ohartarazi du Ernesto Gasco PSE-EEko bozeramaileak. Hori dela eta, sozialistek zein asmo duten galdetuko diote osoko bilkuran Juan Karlos Izagirre alkateari.
«Egonean», «laguntzak noiz etorriko zain» egotea ez dela hiria kudeatzeko modua kritikatu du Gascok. Inbertsioak eta laguntzak lortzeko erakunde bateko eta besteko ordezkariekin elkartzeko eskatu dio Bilduri.


