Donostiako eta Gipuzkoako zaporeak, Madrilen
Gipuzkoa Turismoak eta Donostia Turismoak ehun bat komunikabideren aurrean aurkeztu dute lurraldeko gastronomia
Madril Gipuzkoako eta Donostiako gastronomiaren zaporeek hartu zuten atzo. Lurraldeko eta hiriburuko gastronomia dastatu ahal izan zuten aurkezpenera bertaratutakoek, ehun bat komunikabidek. Donostia Turismoko zuzendari Manu Narvaez eta zuzendari albokoa den Isabel Agirrezabala izan ziren hiriaren ordezkari gisa. Sagardotegiak, pintxoak egiteko ohitura tradizionala… Narvaezek hiriko gutizia gastronomikoak azpimarratu zituen, eta hiriak duen mundu marka ere azaldu zuen: “Hiru Michelin izar duten hiru jatetxe daude Donostian. Munduan marka hau duen hiri bakarra da”.