Olatuek oraingoz ez dute arazo larririk eragin
Gauean gogor jo dute kostaldean, baina ez da aparteko arazorik sortu. Olatu batek bi korrikalari harrapatu ditu Leizaola pasealekuan
Haize eta itsaso zakarrarekin esnatu da eguna. Larrialdietako eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi du alerta laranja ezarri duela, 5 eta 6 metro arteko olatuak daudelako. Itsasaldeko alerta laranja ez ezik, haizeari dagokion alerta horia ere abian jarri dute. Hego Mendebaldeko haize boladek ehun kilometro orduko abiadura gainditu dezaketela uste dute.
Gauean olatuek gogor jo dute kostaldea, baina ez dute aparteko arazorik eragin. Olatu batek bi korrikalari harrapatu ditu Zurriolan, Leizaola pasealekuan. Bidea moztuta zegoen segurtasun zinta batekin, eta hura pasa egin dute.