Ezkerrean, Josemi Beltran Giza Eskubideen Zinemaldiaren zuzendaria; eta eskuinean, Alvaro Longoria filmearen zuzendaria.
Bihar proiektatuko dute, 19:00etan, Viktoria Eugenian
Sahararrek bizi duten egoera islatzen du
Hijos de las nubes filmak. Lau urtez Mendebaldeko Saharan bizitakoa kontatzea erabaki du Javier Bardemek, Alvaro Longoriaren laguntzarekin. Espainiak sahararrek bizi duten egoera latzean duen ardura erakutsi nahi dute, eta herritarrek badutela zer egin ere laguntzeko. Maiatzaren 18an zabalduko dute filma zinematara, eta irabazi guztiak Mendebaldeko Saharako haurrei laguntzeko erabiliko dituzte. Giza Eskubideen Zinemaldian filma ikusteko aukera izango da bihar, asteazkena, 19:00etan.