'Baleazaleak' erakusketa urte bukaera arte izango da ikusgai

Untzi Museoak balearen arrantzaren historiari eskainitako liburua kaleratuko du laster Duela urtebete inauguratu zuen Untzi Museoak Baleazaleak erakusketa. Balearen ehizaren iragana eta oraina jasotzen du, euskaldunek jarduera horretan izan zuten parte hartzea bereziki azpimarratuta. Erakusketa Erdi Aroko arrantzategiei buruzko erreferentziekin hasten da.Hilaren bukaeran amaitzekoa zen erakusketa, baina urte bukaera arte luzatuko dute.

Museoak, gainera, erakusketa osatuko duen argitalpena kaleratuko du laster: Euskal baleazaleak. Berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak. Liburuak euskal baleazaleen inguruko irudi bilduma zabala jasoko du, baita eta gaiari buruz gorde diren aztarna arkeologiko nagusiak ere.

HITZAkide HITZAkide