Haizeteak ez du arazo larririk eragin
Igeldon, Aita Orkolaga pasealekuan, pinu handi bat erori da
Donostiako udalak jakinarazi duenaren arabera, haizeteak oraingoz ez du arazo larririk eragin Donostian. Igeldon, Aita Orkolaga pasealekuan tamaina handiko pinu bat erori da, eta beste baten gainean geratu da. Amara Berrin, Karlos I. etorbidean zuhaitz bat erori da, eta farola baten gainean geratu da. Antiguako Arriola pasealekuan, berriz, hainbat zuhaitz adar erori dira galtzadara.