Josu Okiñenak Aita Donostiari eskainitako azken lana aurkeztuko du gaur Madrilen
Donostian ere aurkeztuko du diskoa, ekainean
Egun garrantzitsua du gaur Josu Okiñena (Donostia, 1971) piano jotzaileak. Warner Music diskoetxearekin grabatu duen Aita Donostiaren ahotserako eta pianorako obra osoa aurkeztuko du Madrilen, Teatro de la Zarzuelan, 19:00etan. Almudena Ortega sopranoarekin osatu du lana. Bertan Aita Donostiaren 150 abesti jaso dituzte. Haren obrari buruzko lana zen iaz EHUk eta Donostiako Orfeoiak saritu ziotena. Kutxaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du Okiñenak diskoa argitaratzeko, eta Donostian ere aurkezteko aukera izango du ekainean.