Maiatzaren 30ean inauguratuko dute Kontxako Hegoak Zabalik kirol gunea
Edonork erabiltzeko moduko zentroa eraiki du Hegoak Zabalik fundazioak. Kirolaren bidez pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea da helburua. Gipuzkoako kirol egokituaren federazioak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak osatzen dute fundazioa. Urritasun fisikoren bat duten pertsonentzat prestatuta dago Cervantes plazako kirol gunea eta maiatzaren 30an inauguratuko dute. Kirol gune honen oinarrian integrazioa ulertzeko modu berri bat dago: alderantzizko integrazioa. Hau da urritasun bat dutenen beharretatik abiatuta guztiontzako izango diren zerbitzuak sortzea. Hori baita Hegoak Zabalik Fundazioaren helburua. Kirolaren eta aktibitate fisikoaren bidez pertsonen bizi kalitatea hobetzea da. Kontxan, Cervantes plazan dagoen kirol gune honek igerilekuak eta gimnasioa ditu; ikastaroak eskainiko ditu; behar bereziak dituzten pertsonentzako programa egokituak; familientzako jarduerak; eta baita osasun zerbitzua ere. “Teknologia aurreratuenak erabili dira eraikuntzan eta ekipamenduan eta leku priblegiatuan dago”, azpimarratu du Mikel Izagirre Gipuzkoako egokitutako kirol federazioko presidenteak. Kirol guneak 6 milioi euroko kostua izan du. Zentro pribatua den arren erakunde publikoek finantzatu dute. Prezioei dagokionez igerilekurako eta gimnasiorako hileko abonamenduek 50 euro balio dute