Preso eta iheslarien aldeko jaialdia egingo dute, larunbatean, Egian
Elkarte gastronomikoekin batera enkartelada berezia egingo dute gaur arratsaldean
Egiara herri mugimenduak Eskubide guztiekin, euskal preso eta iheslariak etxera jaialdia antolatu du larunbaterako Plaza Haundin. Umeentzako jolasak, taloak eta azoka izango dira, besteak beste, 11:00etan hasita.
Ordu berean, esku pilota txapelketa egingo dute. Lehenengoan, Eskudero-Koka, eta Etxeberria-San Sebastian izango dira aurrez aurre. Bigarrenean, berriz, Mikel Goñi-Arretxe eta Urmeneta-Fernandez ariko dira nor baino nor.
Horrez gain, Arrano Elkartean bazkaria egingo dute, 14:00etan; eta ondoren, La jodedera taldearen kontzertua izango da.
Pilota txapelketarako eta bazkarirako txartelak Egiako Beti Boga, Antxuene, Koskon, Katan eta Ilargi tabernetan; Parte Zaharreko Urka-Mendin eta Antiguako Antiguotarrak elkartearen egoitzan salgai daude. Txapelketarako helduen sarrerak 10 euroko kostua du, eta haurrenak 5 eurokoa. Partidez gain, bazkarira joateko txartelen prezioa, aldiz, 17 euro eta 10 euro da, hurrenez hurren.
Gaur arratsaldean enkartelada berezia egingo dute auzoko elkarte gastronomikoen laguntzarekin. Plaza Berritik irtengo dira, 20:00etan.