Realaren museora eta Anoetara bisita, iruditan
Realak bigarren Liga txapelketa irabazi zuenetik 30 urte bete dira gaur. Astelehenean, berriz, Puertollanoko (Gaztela-Mantxa, Espainia) balentriaren 45 urte bete ziren (1967an izan zen eta lehen mailara igo ziren). Bi mugarri hauek, eta baita 1981.ean irabazitako lehen Liga oroitzeko ekimen berezia antolatu du Realak. Hain zuzen ere, Anoeta estadiora eta Real 100 Museorako sarrera merketu dute, eta doakoa jarri dute klubaren kideentzat. IRUTXULOKO HITZA-k bisita egin du eta argazki bilduma jarri du irakurleen eskura.
Museoa eta estadioa ikusi nahi duenak 3 euroren truke egin ahal izango du; museoa bakarrik ikusteko, berriz, 2 eurotan jarri dute sarrera. Prezio hauek igandera arte mantenduko dituzte, baina asteburuko partida dela eta, larunbat eta igandean estadioa ezin izango da bisitatu.
Hala ere, nahiz eta estadioa ezin bisitatu, museorako sarreran beherapena egiten jarraituko dute.
- Realaren aldagela partida egunetan dagoen bezala ikus daiteke bisitetan. (Argazkia: Mikel Goñi)




















