San Telmo museoan ere Gernikako bonbardaketa izango dute gogoan
Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga beteko da ostegunean, eta San Telmo Museoak bat egingo du gertakari hura gogora ekartzeko ekimenarekin. Kukai dantza taldeak 1937: Gogoaren bidezidorretatik ikuskizuna eskainiko du museoko elizan. Emanaldia 20:30ean izango da. Sarrera doakoa izango da.