'Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian' zikloa hasiko da bihar
Zikloa Eusko Jaurlaritzaren ekimena izan da, eta 2012 Bake eta Askatasunaren Aldeko Kulturen Urtea egitasmoaren barruan dago. Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga gogoratzeko egitasmoa da. Nosferatu zikloak ere gai berari, Zinema eta Gerra Zibila, eskainiko dio aurten egingo duen argitalpena, zortzigarrena.
Hau guztia gauzatzeko Euskadiko Filmategia eta Donostia Kulturako zine unitatearen elkarlana ezinbestekoa izan da. 1936ko gerran Eusko Jaurlaritzaren propaganda zinematografikoaren sailak filmak egin zituen eta gaur arte osorik kontserbatu diren dokumental guztiak ikus ahal izango dira. Lau dira guztira. Profesional talde horrek Nemesio Sobrevilla arkitekto eta zinemagilea izan zuen buru. Lau dokumental hauek existitzen zirela jakina zen, baaina Elai Alai -bihar Giza Eskubideen Zinemaldian proiektatuko dutena- orain arte ezezeguna izan da. Frantziako zinematekan soinurik gabeko negatiboa zegoen gordeta. Filmategiak kopiak egin zituen film originala kontserbatu ahal izateko.