Eskubide zibil eta politikoen aldeko puzzle erraldoia osatuko dute Bulebarrean
Ekitaldia bihar hasiko da 11:30ean
Eleak mugimenduaren arabera, antolakunde politiko eta sozialetan lan egiteagatik Gipuzkoan une hauetan 111 dira auzibidean edota sententziaren zain dauden herritarrak; 35 arrazoi berdinagatik espetxean dituztenak. Hau guztia salatzeko, larunbatean 6X3 metroko puzzle erraldoia osatuko dute Bulebarrean. 11:30etan puzzlearen lehen pieza jarriko dute. Puzzlearen osaketarekin batera bertsolariak, dantzariak, monologoa, kantariak eta Gose taldearen interbentzioa izango dira, besteak beste.