Eider Rubiok beste denboraldi baterako luzatu du kontratua Bera Berarekin

Eider Rubio jokalari donostiarra (Argazkia: berabera.com)

Bera Bera Eskubaloiarekin beste urtebeterako luzatu du kontratua Eider Rubio donostiarrak. Rubiok 34 urte ditu eta bere hamaikagarren denboraldia beteko du, 2012-2013an. Aurrera begira, pozez dagoela dio: «Denboraldi zoragarria izan daiteke, Txapeldunen Ligan parte hartzeko aukera izango baitugu», adierazi du Rubiok.
HITZAkide HITZAkide