Itziarko gau ibilaldia egingo dute larunbatean
Itxaropenari leihoa ireki lelopean, 60. urtez, Itziarko gau ibilaldia egingo dute larunbatean. Parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izena eman behar; nahiko da Ondarretako zabalgunean, Igeldo herrira abiatzen den bidegurutzean, 20:00etan elkartzea. Mendian barrena 43 kilometroko bidea osatu ondoren, igandeko 06:30ak aldera Itziarko Santutegian emango den meza batekin amaituko da ibilaldia. Itzulerarako autobus txartelak irten aurretik eskuratu ahalko dira Ondarretan. Itziartik Donostiara itzultzekoak 5 euroko kostua du.
Oinetako egokia, jateko zerbait eta linterna eramatea gomendatu dute antolatzaileek, baita aurretiaz prestatzea ere. Halaber, osasun-laguntza eta bideko segurtasuna izango dela ohartarazi dute, baldin eta partaideak Gurutzearen atzetik doazen.
Argibide gehiago Marchaitziar.com webgunean.