
Anoeta pasealekuan jartzen dute merkatua partidarik ez dagoen igande eta jaiegunetan. (Argazkia: Mikel Goñi)
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, bihar maiatzaren 1ean, merkatua izango da Anoeta estadioaren inguruan. Ohi moduan, beraz, arropa eta abarrekoak saltzen dituzten postuak izango dira goizetik eguerdira.
Izan ere,
joan den urtean udalak erabaki zuen Anoeta pasealekuan antolatzen den merkatua jai egunetan ere abian izatea, Realaren futbol partida egunek oztopatzen dituzten merkatu-egunak saltzaileei konpentsatzeko.