200 lanpostutik gora eskainiko dituzte Enplegu Azokan
Enplegu bila dabiltzan langabeek datorren maiatzaren 30ean eta 31n egingo den Enplegu Azokan izan dezakete lana topatzeko aukera. Donostiako Sustapena da azokaren antolatzailea, eta bere webgunean eman daiteke izena: Fomentosansebastian.org.
Euren lan taldeal osatu nahi dituzten enpresak eta lan bila dabiltzan donostiarrak harremanetan jartzen dituen ekimena da Enplegu Azoka. Maiatzaren 30ean eta 31n izango da, Donostia Sustapenaren Cemei enpresa gunean (Portuetxe, 23). Europako gizarte funtsaren laguntza du. Oraingo honetan 200 lanpostu baino gehiago eskainiko dira. Izena emateko epea maiatzaren 22an bukatuko da. Izena webgunean eman behar bada ere, telefonoz (943 48 28 00) eta bulegoan (Ijentea, 6) galdera eta zalantza guztiei erantzungo die Donostia Sustapenak, 9:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostegunera, eta 9:00etatik 14:00etara, ostiraletan.

