Bilduk bigarren mendeurrenaren ospakizunetan egingo duenaren beldur da UPyD
Datorren urtean beteko dira bi mende Donostia erre zenetik, eta Bilduren gobernuak mendeurrena oroitzeko ekimenetan egingo duenaren inguruan beldurra azaldu du UPyD alderdiak, albiste agentzietara bidalitako oharrean. UPyD alderdiaren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkari Nicolas de Miguelek azaldu duenez, bere alderdiak jarrera “mesfidatia” du, Donostiako udal gobernuak egin dezakeen “interpretazio librea” dela eta. Idazki berean, De Miguelek eskatu du udalak programatzen dituen ekitaldiek “errealitatearekin bat” etortzeko, bere esanetan “efemeride guztietan Bilduk historia-fikzioa erabiltzen duelako”.