Eguraldia lagun izan ez arren, 4.000 bisitari baino gehiago izan dira Donostia Turismoa bulegoan
Eguraldi kaskarra egin du asteburu luze honetan, baina bisitari kopuruak Donostia Turismoaren aurreikuspenak gainditu ditu. 4.419 bisitari pasa dira asteburu luze honetan Donostia Turismoa bulegotik. Gehienak igande eta astelehenan. Igandean, 1526 bisitari eta astelehenean, 1422. Udan, Donostia Turismoa bulegoaren informazio gune ezberdinetan egunean batazbeste 1.500 bisitari izan ohi dira.
Bisitari gehienak, Madrildarrak
Donostia Turismoak Madrilgo bisitarien kopuruaren igoera azpimarratu du. “Bisitarien % 40 nazioartetik etorri da, eta %60 estatu mailatik. Azpimarratzekoa da Madrileko merkatuaren igoera, bisitari guztien ia %25 suposatu duelarik. Kontuan hartzekoa da Madrilen jai egun bat gehiago izan dutela, eta horrela zubi luzeagoaz gozatzeko aukera izan dutela.